lunes, 30 de enero de 2012


Thomas Alva Edison

Thomas Alva Edison,  Western Unionen aritzen zen lanean. Operadorea izan zen.

Thomas Alva Edison 1.847an jaio zen, Milanen (Ohion). Bere familia, 1.830eko hamarkadan Amsterdenetik eta New Jerseytik ezarri zen, Passaicen. Edisonen aitona, Jonh Edison, gerra garaia batean, britainiarren alde aritu zen borrokan. Geroago bere aita Samuel  Edison, matxinatuen alde jarri zen. Familiak berriz alde egin behar izan du Estatu Batuetara. Bere amak  Nancy zuen izena.

Haurtzaroari dagokionez, Thomasek 8 urte zituela hasi zen ikastolara joaten , baina  3 hilabete geroago, etxera itzuli zen negarrez, irakaslea ikasle idorra zela esan baitzion. Hamabi urte zituela egunkariak saltzen aritu zen, baina bere denbora askean fisika, kimika eta mekanika ikasten zuen.

Helduaroaz hitz egiten badugu, hiri batetik bestera mugitzen ibili zen eta lan batetik bestera ere bai. Brasilera joatekotan egon zen telegrafoan lan egiteko, baina 1.868ko bukaeran, Bostonen zegoen Western Unionen lan egiten. Bere emazteak María Stilwelle zuen izena, eta berarekin 3  seme -alaba izan zituen:
  • María Estelle Edison (1.873an jaio-1.965an hil).
  • Thomas Alva Edison Jn. (1.876an jaio-1.935an hil).
  • Wilian Leslie Ediso (1.878-n  jaio-1.937an hil).

1.884ko abuztuaren 9an, María Stilwelle, Edisonen emaztea, hil egin zen.
1.886ko otsailaren 24an, 39 urteko alarguna 20 urteko Mina Millerrekin ezkondu zen Akronen (Ohion). Berarekin hiru seme-alaba izan zituen:
  • Madeleine Edison (1.888an jaio-1.979an hil).
  • Charles Edison (1.890an jaio-1.969an hil), aita hildakoan, berak hartuko zuen enpresaren ardura, baina urte batzuk  geroago, New Jerseyko gobernadorea egingo zen.
  • Theodore Edison (1.898an jaio-1992an hil). Berak ere 80 bat patente egingo zituen.


1.931eko urriaren 18an, hil zen New Jerseyn 84 urte zituela.


                              FONOGRAFOA
                     
Fonografoa izan zen lehen aparatu soinua grabatu eta erreproduzitu gai izan zena. Thomas Alva Edisonek 1877ko azaroaren 17an lehenengo fonografoaren berri eman zuen, 1887ko azaroaren 29an lehen aldiz munduari erakutsi zion eta 1878ko otsailaren 19an patentatu zuen.

1889ko abenduaren 2an Johannes Brahms oso konpositote ospetsuaren interpretazio bat grabatu zuen. Piano bakar bateko Hungariar Dantzen zati bat zen, grabaketa hau oraindik gordeta dago, baina bere kalitatea oso penagarria da.
                                            


0 comentarios:

Publicar un comentario