MADDALEN SARIA

miércoles, 9 de mayo de 2012
UMEZURTZAREN ISTORIOA

Historio hau, benetako lagunek zenbat balio duten jakiteko eginda dago.
Bazen behin neskatxo bat Miren izenekoa, umezurtza zenez ez zeukan ia dirurik.
Berak pentsatzen zuen:
-Nolakoak izango ziren nire gurasoak?
Neskatoa beti triste eta negarrez zegoen, bere familiari buruz zerbait jakin nahi zuelako.
Haurrak bere aita eta amarekin ikusten zituenean, bere buruan pentsatzen zuen:
-Nolako zortea duzuen, zuek aita eta amarekin eta nik aita eta amarik gabe!
Zituen bost euroekin pasteltxo bat erosi zuen eta 90 zentimo sobratu zitzaizkion eta pipa poltsak erosi zituen. Eta gero lo egitera joan zen.
Urrengo goizean bere lagun bat ikusi zuen, Ohiane izenekoa.
Mirenentzat Ohiane bere lagun mina zen eta Ohianerentzat Miren. Ikusten ziren bakoitzean Miren Ohianeren etxera joaten zen, eta Ohianeren etxean garbitu, jolastu eta lo egiten zuen.
Egun horretan Mirenen urtebetetzea zen, 12 urte egin zituen, eta Ohianek txokolatezko pastel bat , bi jertsei, bi galtza eta bi zapata pare oparitu zizkion. Miren pozaren-pozez saltoka hasi zen, eta kontratu bat zegoela konturatu zen, irakurri eta kontratuan jartzen zuen:
Adoptatu nahi baduzu lehendabizi hau sinatu behar duzu, hau da, beti ere adoptatu nahi duzuna ados egotean. Adoptatuaren sinadura behar duzue.
Eta Mirenek noski sinatu zuela, berak ama eta aita bat izango zituelako eta gainera, ahizpa bat ere bai.
Baina berak bazekien ez zirela bere benetazko aita-ama, ezta bere benetako ahizpa ere. Berari berdin zitzaion, berarentzat Ohianeren ama eta aita orain bereak ziren ere, eta Ohiane bere ahizpa.
Ohianek esan zion:
-Nik eskatu diot amari zuri adoptatzea. -Mirenek erantzun zion:
-Mila esker, egin didaten oparirik onena da.
Eta Miren konturatu zen horrelakoak direla benetako lagunak.

Argitxulo

0 comentarios:

Publicar un comentario